Jakintzak hara-hona ikus-entzunezko dokumentala "Extensión Universitaria Crítica para contribuir a los ODS y construir conocimiento-acción relevante para la transformación ecosocial", proiektuan kokatzen da, Hegoak bultzatua eta AECIDen laguntzarekin.
Irailaren 28an egin zen Zubiria Etxeko Gradu Aretoan (Sarriko, Bilbo) Hegoa (EHU) master ofizialen hogeigarren edizioari hasiera emateko ekitaldia. Irekiera ekitaldian Irantzu Mendia Azkue, Hegoa Institutuko zuzendariak; Iker Etxano, Globalizazio eta Garapen Masterreko zuzendariak; Iratxe Amiano, Garapen eta Nazioarteko Lankidetzako Masterreko zuzendariak, eta Francisco Javier Cortés Fernández, eLankidetza Euskal Agentziako zuzendariak, hartu zuten parte.