Hegoarentzat, Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari buruzko Ikasketa Institutuarentzat, informazioaren gardentasuna funtsezkoa da gure proiektua osatzen duten pertsonekin eta gure hornitzaileekin konfiantzazko harremana ezartzeko, gugan konfiantza duten pertsonen datu pertsonalen babesa funtsezkoa baita. Datuak babesteko legeetan oinarrituz lan egiten dugu, beraz gure pribatutasun politika jakinarazi nahi dizugu, datuak nola biltzen eta nola erabiltzen ditugun zuzenki azaltzeko helburuarekin.
Hegoak tratatzen dituen datu pertsonalak, Hegoaren erabiltzileek webgunearen bidez eta borondate osoz baimendu dituztenak, Pribatutasun eta datuak babesteko politika honetan oinarritzen dira. Hegoa Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari buruzko Ikasketa Institutuak, Lehendakari Agirre kalea 81, Zubiria Etxea, 48015, Bilbao (Bizkaia)-n dauka helbidea.
Politika hau beti izango da aplikagarria Hegoari datuak ematen zaizkionean. Hegoa izango da arduraduna (Datuen Tratamenduaren Arduraduna) datuak gure webgunean zehar dauden edozein formularioetan datuak jasotzen direnean.
ZEIN KONPROMISO HARTZEN DITUGU
ERABILTZEN DUGUN INFORMAZIO PERTSONALA
Gure web orriaren bidez, datu pertsonalak bildu ditzakegu honetarako:
Erabiltzaileak bere datuak zertarako erabiliko ditugun jakitea guztiz premiazkoa da. Datuak eman bezain laster, erabiltzaileak hurengoa baimentzen duzehazki: datuak biltzea, datuak gordetzea eta eskatutako helbururako datuak erabiltzea. Erabiltzaileak edonoiz bere baimena baliogabetzeko eskubidea du horretarako ezarritako bideen bidez, interesdunaren baimena izanik bere datu pertsonalen tratamendurako oinarri juridikoa eta legitimazioa.
DATUEN DOITASUNA ETA EGIATASUNA
Erabiltzailea da formularioetan eskatutako datuak ematean bidalitako datuen egiazkotasunaren erantzule bakarra, eta emandako datu pertsonalen zehaztasuna, indarraldia eta benetakotasuna bermatzen ditu, behar bezala eguneratuta mantentzeko konpromisoa hartuz.
DATUEN SEGURTASUNA ETA BILTEGIRATZEA
Datuak eskatutako zerbitzua ematekobeharrezkoak diren bitartean mantenduko ditugu soilik eta titularrak ezabatzekopena eskatzen ez duen bitartean, baimenik gabeko edo legez kontrako tratamenduaren aurka eta ustekabeko galera, suntsiketa edo kalteen aurka neurri tekniko eta antolakuntzako egokiak hartuz, horiek babesteko eta modu seguruan mantentzeko ahalegin guztiak eginez.
NOREKIN PARTEKATZEN DITUGU ZURE DATU PERTSONALAK
Ez dugu datu-lagapenik aurreikusten, legezko betebeharra dagoen kasu haietan salbu. Ez dago nazioarteko datu-transferentzietarako aurreikuspenik.
ERABILTZAILEAREN ESKUBIDEAK EMANDAKO DATUEN INGURUAN
Datu pertsonalak eman ondoren, hurrengo eskubideak izango dituzu:
Edozein unetan, eskubide horiek gauzatu ahal izango dituzu, zure burua behar bezala identifikatuz, gure helbide fisikora idatziz (Lehendakari Agirre, 81, Zubiria Etxea, 48015, Bilbo) edota email honen bidez gurekin harremanetan jarriz: hegoa@ehu.eus.
Gainera, Datuak Babesteko Espainiako Bulegoaren aurrean erreklama dezakezu. Balia ditzakezun eskubideen inguruko informazio gehiago nahi baduzu, edo horretarako formularioak eskuratu, Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren webgunera jo dezakezu: www.aepd.es.