Logo Hegoa
Bideoa txertatu
85 ikus-entzule | 56:53 minutu
Iturria: Hegoa Multimedia

La Universidad que está emergiendo: experiencias y prácticas transformadoras

Antolaketa: Hegoa
Mota: Ponencias y mesas redondas
Seriea(k): Hacia el VI Congreso de Educación para la Transformación Social
Grabazio-data: 2026ko irailaren 18a
Argitaratze-data: 2026ko urriaren 19a
Grabaketa/edizioa: GAGO MENOR, Andrea
Hizkuntza(k): castellano

Mahai-inguru honek behar dugun Unibertsitateari buruz hitz egin zuen, gizarte-erakundeak bultzatzen ari diren Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzako prozesuetatik abiatuta. Esperientzia guztiek aitortzen dute eraikuntza- eta eztabaida-prozesu ireki baten parte direla. Ikuspegi horretatik, unibertsitatearen zereginaren, zilegitzat jotzen diren ezagutzen eta erakunde horrek gizartearekin ezarri behar duen harremanaren inguruan hausnartu eta posizionatzeko beharra planteatzen dute.

Oro har, unibertsitate kritiko eta eraldatzaile batek giza eskubideekin, justizia sozialarekin eta herritarren beharrekin konpromisoa hartu behar duela defendatzen dute, pertsona kritikoen formakuntzan lagunduz, eta ez lan-merkaturako profesionalak prestatzera mugatuz. Horretarako, gizarteari ireki behar zaio, mugimendu sozialekin lankidetzan aritu behar da eta eraldaketa erantzukizun gisa hartu behar du; gizarte bidezkoak, inklusiboak eta iraunkorrak eraikitzea ahalbidetuko duena.

Hizlariak:

  • Pepe Montcho, Escuela Popular La Prospe.
  • Jordi Menéndez, Justicia Alimentaria.
  • Patricia Gómez, Justicia Alimentaria.
  • Alberto Gastón, Batuz Gizarte Fundazioa / Unibertsitate Kritikoa Sarea.

Moderatzailea: 

  • Begoña Zabala, Emakume Internazionalistak.

eLankidetza - Lankidetza eta Elkartasunerako Euskal Agentziak finantziatutako topaketa hau Hegoak sustatzen du, hainbat gizarte-erakundeekin, GGKEekin eta GGKEen Koordinakundeekin elkarlanean. Horrez gain, Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzaren VI. Kongresurako eraikuntza kolektiboko prozesuaren parte da. Kongresua 2027ko azaroaren 25ean, 26an eta 27an izango da Gasteizen.


Ekitaldiari buruzko informazio gehiago esteka honetan.

 

Gako-hitzak

unibertsitateak, gizarte mugimenduak, solidaritatea, internazionalismoa, elikadura subiranotasuna, iraunkortasuna, partaidetza, hezkuntza emantzipatzailea, garapenerako hezkuntza