Logo Hegoa
Bideoa txertatu
6 ikus-entzule | 65:28 minutu
Iturria: Hegoa Multimedia

Zer egiten du nire ikerketa feministak?

Antolaketa Hegoa
Mota Ponencias y mesas redondas
Seriea/k Programa de Doctorado en Estudios sobre Desarrollo
Grabazio-data 2025eko azaroaren 6a
Argitaratze-data 2026ko urtarrilaren 28a
Grabaketa/edizioa JIMÉNEZ-ZUMALDE, Irene; SERKEZYUK, Yulia
Hizkuntza/k español

Joan den azaroaren 6an “Zerk egiten du nire ikerketa feminista?” mintegia ospatu zen (Zubiria Etxea, Hegoa, EHU). Mintegia Tania Martínez Portugal Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) irakasle eta ikertzaile feministak eman zuen.

Mintegia Hegoa Institutuari atxikitako Garapenari buruzko Ikasketetak Doktoretza Programako ikasleei zuzenduta zegoen, baina interesa zuen pertsona oro parte hartzera gonbidatuta zegoen. Taniak ikerketa feministaren elementu nagusiak aurkeztu zituen, baita hauek gure ikerketan nola txertatu ere.

Ikuspegi feminista funtsezkoa da zientziarentzat, honek emakumeen ikuspegia era barneratzeko eta orain arte izan duen ikuspegi partzialera ez mugatzeko. Horretarako, Taniak hainbat tresna aurkeztu zizkigun, eta hainbat aholku eman zizkigun ikuspegi hori gure ikerketan txertatzeko. Aholku horiek emakumeak ikerketan barneratzeraz harago doaz, eta sistema heteropatriarkal, arrazista eta kolonialari aurre egitea dute helburu.

Jarduera hau Doktorego Programaren ikasleek antolatu zuten, formakuntza honen mintegien programazio orokorraren parte delarik, eta Hegoaren langileen laguntza jaso zuten.


Gako-hitzak

feminismoak, ikerketa, unibertsitateak