Logo Hegoa
Bideoa txertatu
11 ikus-entzule | 80:56 minutu
Iturria: Hegoa Multimedia

Adimen artifiziala: boterea eta desberdintasun globalak

Antolaketa: Hegoa eta Grupo Pro-África | Afrikaren Aldeko Taldea
Mota: Ponencias y mesas redondas
Seriea(k): Conferencias
Grabazio-data: 2026ko urriaren 22a
Argitaratze-data: 2026ko azaroaren 26a
Grabaketa/edizioa: GAGO MENOR, Andrea; ZUAZO MARTIN, Usune
Hizkuntza(k): español

2026ko urriaren 22an, Zubiria Etxeko Gradu Aretoan Afrikako ahotsak begiratu eta ebaluazten gaitzute, "Adimen artifiziala: boterea eta desberdintasun globalak" topaketaren V. edizioa ospatu zen, Afrikaren Aldeko Taldearen eskutik.

2004an sortutako Afrikaren Aldeko Taldea, nazioarteko lankidetzaren eta gizartea eraldatzeko hezkuntzaren esparruan lan egiten duten 15 euskal GGKEk osatzen dute. Afrikako kontinentearekiko interesa partekatzen dute, baita garapenerako lankidetzari buruzko esperientziak eta hausnarketak ere. 2022tik aurrera Afrikako ahotsak guri begira eta ebaluatzen urteroko topaketa antolatzen du. Ekimen horren bidez, Afrikako pertsonek, gizarteek eta erakundeek garapenaren ikuspegi propioa eskaintzen dute.

Saioan parte hartu zuten Ivy Karushi Akii-k, Ashoka, gizarte ekintzaileen munduko sare handieneko aliantzen arduraduna, eta Igor Calzada-k, EHUko irakasle eta hirien eta lurraldeen eraldaketa digitalaren ikerketan nazioarteko ibilbide luzea duen aholkulari politikoa,. Biek berrikuspen kritiko bat egin zuten IAk biztanleria kalteberengan dituen inplikazioei buruz, arreta berezia jarriz Saharaz hegoaldeko Afrikan.

Topaketa Hegoarekin elkarlanean antolatu zen, Garapen eta Nazioarteko Lankidetza eta Globalizazio eta Garapen masterren esparruan.


Gako-hitzak

Saharaz hegoaldeko Afrika, Afrika, inteligencia artificial, teknologia berriak, desparekotasuna, berrikuntza, nazioarteko harremanak, gobernantza, arrakala digitala