Logo Hegoa
Bideoa txertatu
40 ikus-entzule | 62:17 minutu
Iturria: Hegoa Multimedia

Nazioarteko auzitegiak nazioarteko krimenen aurrean

Antolaketa: Hegoa
Mota: Ponencias y mesas redondas
Seriea(k): Hegoa-EHUko master ofizialak
Grabazio-data: 2026ko irailaren 28a
Argitaratze-data: 2026ko urriaren 28a
Grabaketa/edizioa: GAGO MENOR, Andrea
Hizkuntza(k): español, euskera

Irailaren 28an egin zen Zubiria Etxeko Gradu Aretoan (Sarriko, Bilbo) Hegoa (EHU) master ofizialen hogeigarren edizioari hasiera emateko ekitaldia. Irekiera ekitaldian Irantzu Mendia Azkue, Hegoa Institutuko zuzendariak; Iker Etxano, Globalizazio eta Garapen Masterreko zuzendariak; Iratxe Amiano, Garapen eta Nazioarteko Lankidetzako Masterreko zuzendariak, eta Francisco Javier Cortés Fernández, eLankidetza Euskal Agentziako zuzendariak, hartu zuten parte.

Aurkezpenaren ondoren, Joana Abrisketa Uriarte Deustuko Unibertsitateko Nazioarteko Zuzenbide Publikoko katedradun eta Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutuko ikertzailearen hitzaldia hasi zen.

Joana Abrisketaren ikerketa-ibilbidea giza eskubideen, ekintza humanitarioaren, migrazioen eta asiloaren, eta nazioarteko erantzukizun penalaren arloetan oinarritu da bereziki. Bere ibilbidean zehar, hainbat ikerketa-proiektutan parte hartu du, eta estatuko zein nazioarteko erakunde eta instituzioekin elkarlanean aritu da.

Azken urteotan, arreta berezia eskaini die Gazako egoeraren ondorio juridikoei eta nazioarteko justiziaren egitekoari. Bere azken lanen artean dago Gaza y la Corte Internacional de Justicia artikulua, 2026an Política Exterior aldizkarian argitaratua; bertan, Hegoafrikak Israelen aurka Nazioarteko Justizia Auzitegian abiatutako prozedura aztertzen du.

Hitzaldiak, beraz, nazioarteko zuzenbidearen ikuspegitik, Gazako egoeraren aurrean nazioarteko auzitegiek duten egitekoari eta gatazkak planteatzen dituen auzi juridiko nagusietako batzuei hurbiltzeko aukera eskaini zuen.


Gako-hitzak

justizia, nazioarteko zuzenbidea, giza eskubideak, genozidioa, Palestina, Gambia, zuzenbidea, Myanmar, giza segurtasuna