Logo Hegoa
Bideoa txertatu
86 ikus-entzule | 53:28 minutu
Iturria: Hegoa Multimedia

Euskal Herriko Unibertsitatea ispiluaren aurrean: identitateak, kontraesanak eta eraldaketa soziala

Antolaketa: Hegoa
Mota: Ponencias y mesas redondas
Seriea(k): Hacia el VI Congreso de Educación para la Transformación Social
Grabazio-data: 2026ko irailaren 18a
Argitaratze-data: 2026ko urriaren 14a
Grabaketa/edizioa: GAGO MENOR, Andrea
Hizkuntza(k): castellano, euskera

Mahai- inguruak EHUrekiko posizio eta ikuspegi ezberdinak jarri zituen elkarrizketan, bere funtzio soziala eta erakundetik zein unibertsitate- komunitatetik eraldatzeko dauden aukerak jarri ziren mahai gainean. Ixone Fernandez de Labastida, Margaret Louise Bullen, Iñigo Ugedo eta Peio Enbeitaren esku-hartzeek unibertsitate publiko, euskaldun, feminista, inklusibo  eta pentsamendu kritikoarekin konprometitua izan nahi duen unibertsitate bat islatu zuten, baina printzipio horiek eragingarri egiteko mugak aurkitzen dituena.

Eztabaidari esker, proiektu instituzionalaren eta hari eusten dioten baldintza materialen arteko tirabirak landu ziren; parte-hartze formalaren eta erabakietan esku hartzeko benetako gaitasunaren artean, eta egitura unibertsitarioen eta antolaketa kolektibotik sortzen diren ekimenen artean. Finantzaketa, sarbidean dauden desberdintasunak, lan baldintzak, autonomia eta gizarte mugimenduekiko harremana gai nagusi gisa agertu ziren zein unibertsitate dugun eta zein eraiki nahi dugun pentsatzeko.

Hizlariak:

  • Ixone Fernandez de Labastida, vicerrectora del Campus de Araba, EHU.
  • Margaret Louise Bullen, directora para la Igualdad, EHU.
  • Iñigo Ugedo, Consejo de Estudiantes, EHU.
  • Peio Enbeita, Ikama.

Moderatzailea: 

  • Amaia Eiguren, vicedecana de Movilidad y Cooperación al Desarrollo de la Facultad de Educación de Bilbao, EHU.

eLankidetza - Lankidetza eta Elkartasunerako Euskal Agentziak finantziatutako topaketa hau Hegoak sustatzen du, hainbat gizarte-erakundeekin, GGKEekin eta GGKEen Koordinakundeekin elkarlanean. Horrez gain, Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzaren VI. Kongresurako eraikuntza kolektiboko prozesuaren parte da. Kongresua 2027ko azaroaren 25ean, 26an eta 27an izango da Gasteizen.


Ekitaldiari buruzko informazio gehiago esteka honetan.

 

Gako-hitzak

unibertsitateak, unibertsitate-hedapena, ikerketa, partaidetza, hezkuntza, gizarte mugimenduak, politika publikoak, sektore publikoa