Logo Hegoa
Bideoa txertatu
18 ikus-entzule | 62:35 minutu
Iturria: Hegoa Multimedia

Bizi garen mundua. Koiunturaren azterketa eta horrek sozializazio eta ikaskuntza prozesuetan dituen eraginak

Antolaketa: Hegoa
Mota: Ponencias y mesas redondas
Seriea(k): Hacia el VI Congreso de Educación para la Transformación Social
Grabazio-data: 2026ko irailaren 18a
Argitaratze-data: 2026ko irailaren 24a
Grabaketa/edizioa: GAGO MENOR, Andrea
Hizkuntza(k): español

2026ko irailaren 18an Sarrikon (Bilbo) ospatu zen Unibertsitate kritiko eta eraldatzailea. Behar dugun Unibertsitatea pentsatu, eztabaidatu eta eraiki lurraldeko topaketan, Unibertsitateak gaur egungo krisi sozial, ingurumeneko eta politikoen aurrean duen eginkizuna jarri zuen hasieratik erdigunean, eta eraldaketa sozialarekin duen konpromisoa indartzeko beharra azpimarratu zuen.

Zientziatik identifikatutako krisien eta horiek gizartean duten pertzepzioaren arteko distantziaz hitz egin zen, baita hezkuntzak eta feminismoak erronka horiei aurre egiteko duten zereginaz ere, diskurtso autoritarioen gorakadak eta eskubideen atzerakadak markatutako testuinguruan. Horrez gain, Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza indartzeko eta ongi komunaren alde egiteko beharra aipatu zen. Unibertsitate kritiko baten beharra ere nabarmendu zen, eraldaketa horien aurrean jarrera hartzeko eta beste eragile sozial batzuekin batera alternatibak eraikitzeko gai izango dena.

Bideo honek jasotze duen elkarrizketan, Unibertsitatearen, gizartearen eta lurraldearen arteko harremana nola estutu ere sakondu zen. Lurralde bakoitzaren erronka zehatzetatik abiatzea eta ezagutza transdiziplinarra gizarte-mugimenduekin eta erakundeekin batera eraikitzea proposatu zen, ikuspegi hori ikerketan zein irakaskuntzan txertatuz. Harreman horiek Unibertsitatearen barruan errazteko profilak izateko beharra ere nabarmendu zen, baita prozesu horiei eusteko baldintza egonkorrak sortzekoa ere, aldi baterako proiektuek, lehiaketa bidezko deialdiek eta irakasleen borondatezko ahaleginak dakarten mendekotasunaren aurrean.

eLankidetza - Lankidetza eta Elkartasunerako Euskal Agentziak finantziatutako topaketa hau Hegoak sustatzen du, hainbat gizarte-erakundeekin, GGKEekin eta GGKEen koordinakundeekin elkarlanean. Horrez gain, Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzaren VI. Kongresurako eraikuntza kolektiboko prozesuaren parte da. Kongresua 2027ko azaroaren 25ean, 26an eta 27an izango da Gasteizen.


Ekitaldiari buruzko informazio gehiago esteka honetan.

 

Gako-hitzak

unibertsitateak, hezkuntza herrikoia, gizarte mugimenduak, neoliberalismo, inteligencia artificial, ikerketa