Logo Hegoa
Bideoa txertatu
9 ikus-entzule | 89:29 minutu
Iturria: Hegoa Multimedia

“Ertamerikako erbestearen profila eta demokraziaren aldeko horren ekarpena: potentzialitateak, mugak eta dilemak” ikerketaren aurkezpena

Antolaketa: Hegoa
Mota: Ponencias y mesas redondas
Grabazio-data: 2026ko ekainaren 18a
Argitaratze-data: 2026ko uztailaren 29a
Grabaketa/edizioa: EHU; Hegoa
Hizkuntza(k): español

Alex Segoviak, ekonomilaria, Red Iniciativa Centroamérica (Red ICA) sareko koordinatzailea eta Universidad de Loyola Andaluciako (Fundación ETEA) irakaslea denak, berak zuzendutako “Ertamerikako erbestearen profila eta demokraziaren aldeko horren ekarpena: potentzialitateak, mugak eta dilemak” izenburuko ikerketa aurkeztu zuen.

Jardunaldiari irekiera emateko Irantzu Mendia Azkue Hegoa Institutuko (EHU) zuzendariak, Ainhoa Zugasti Bilbao Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen eta Biktimen Arretarako zuzendariak eta Rudy Joya Kuska Sarea erakundeko kideak parte hartu zuten.

Alex Segoviaren hitzaldiaren ondoren, elkarrizketa-gunea irekita, Kuska Sareko Ramiro Navas kideak Ertamerikako erbestearekin lotutako esperientzia pertsonala eta artikulazio kolektiboen eragina partekatu zituen, aurkeztutako ikerketaren ikuspegiekin bat eginez.

Jardunaldiari amaiera emateko, berturatutakoen artean bereziki hunkigarria izan zen Mirna Pacheco eta Enrique Vásquez Kuska Sareko kideen parte-hartze artistikoa.

Ertamerikako erbestearen ezaugarriak

Hitzaldian, Alex Segovia ikertzaileak Ertamerikako erbestearen ezaugarri nagusiei buruzko begirada historikoa eskaini zuen, iraganetik gaur egunera arteko ibilbidea eta etorkizunerako proiekzioa jorratuz.

Ibilbide horretan, erbesteak eskualdeko prozesu demokratikoetan betetzen duen zeregin politikoa nabarmendu zuen, baita nazioarteko lankidetzak eta akademiak giza eskubideen, demokraziaren eta erbesteratzeen defentsan egin dezaketen ekarpena ere.

Ekitaldia Hegoa Institutuak eta Euskal Herriko Salvadortar Batzordeko Kuska Sareak elkarlanean antolatu zuten, “Giza Eskubideen urraketen biktimen egia, justizia, erreparazioa eta ez errepikatzeko bermeak” proiektuaren barnean. 

 

Gako-hitzak

Erdialdeko Amerika, erbestaldi, migrazioak, giza eskubideak, demokrazia, kultura, partaidetza, justizia trantsizional, oroimena