Joan den ekainaren 24tik uztailaren 5era Giza Eskubideen Defendatzaileentzako Prestakuntza Espezializatuaren III. edizioa ospatu zen Bilbon, Hegoak antolatua Lankidetza eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren (Elankidetza) laguntzarekin. Bideo honetan ñamdutako gai nagusietako batzuk aurkezten dira, eta lau parte-hartzaileren esperientzia hurbiltzen gaitu.
Edizio honetan, besteak beste, erakunde hauek parte hartu zuten: Kolonbiako Ruta Pacífica de las Mujeres eta Corporación Ensayos; Guatemalako Unión Nacional de Mujeres de Guatemala (UNAMG) eta Asociación de Familiares de Detenidos y Desaparecidos de Guatemala (FAMDEGUA); Honduraseko Comité de Familiares de Detenidos y Desaparecidos en Honduras (COFADEHH); Europako (eta Euskal Herriko) saharar diasporako ordezkariak, Ginebran giza eskubideen sistemetan eragina lantzeko antolatutako talde teknikoa; El Salvadorreko Fundación Cristosal eta Asociación Probúsqueda.
Bi asteetan zehar, parte-hartzaileek giza eskubideen defentsarako hainbat tresna eta ikuspegi sakondu dituzte. Landutako edukien artean: esparru juridiko-legala nabarmentzen da, eta arreta berezia jartzen zaie hainbat auzi-motari, hala nola auzi estrategikoari; segurtasuna eta autobabesa lurraldeetan; ikuspegi psikosoziala eta biktimei laguntzea; komunikazioa ikuspegi eta estrategia feminista; auzitegiko ikerketa eta desagertutako pertsonen bilaketa; eta giza eskubideen defentsa mugatzen duten enpresa transnazionalen botere eta zapalkuntza mekanismoen azterketa.
Ikastaroan, parte-hartzaileak Gasteizen eLankidetzakoekin biltzeko aukera izan zuten eta Emakumeok Gerraren Aurka erakundearekin esperientziak partekatu zituzten. Donostian, Aranzadi Zientzia Elkartea bisitatu zuten.
Planteatutako jarduerek eta bi astez garatutako prestakuntza-agenda aberatsak parte-hartzaileen gaitasunak indartzen lagundu zuten, aldi berean, hainbat lurraldetako giza eskubideen defendatzaileen artean nazioarteko elkartasun eta sororitate sareak eratu dira.
Informazio gehiago:
Ikastaro honi buruzko albistea Hegoaren webgunean.