“Ahanzturaren aurka. Frankismoaren biktimak eta Mendebaldeko Sahara” jardunaldia 2025eko azaroaren 19an egin zen Bilbon. Haren helburua frankismoan eta frankismo ostean saharar herriaren aurka egindako krimenak argitzea izan zen, baita Memoria Demokratikoaren 20/2022 Legearen esparruan biktima horien aintzatespena sustatzea ere.
Bideo honetan jardunaldiaren funtsezko kontuak laburbildu nahi izan ditugu. Jardunaldia bera EHUko Hegoa Institutuaren lanaren parte da, eta hainbat urtez egin da, Euskal Fondoaren laguntzari esker. Gainera, Euskadiko Ordezkaritza Sahararraren lankidetzarekin ere antolatu da, eta Bilboko Udalaren eta Platformaren babesa izan du. Jarduera, bada, Tokiko Elkartasunaren Europako Egunak ekimenaren esparruan kokatzen da.
Behin hasierako agurrak eginda, AFAPREDESA Preso eta Desagertu Sahararren Senideen Elkarteko presidente Abdeslam Aomar Lahsen-ek Espainiaren eta Mendebaldeko Sahararen arteko harremana aztertu zuen, kolonialismoaren eta trantsizioko justiziaren ikuspegitik, hura ardatz nagusia baita bere ikerketan (Saharauis: las otras víctimas del franquismo y postfranquismo. Memoria, desmemoria y responsabilidades del Estado español, Abdeslam Aomar, Hegoa, 2025). Gainera, ondorengo paneletan memoria historikoaren eta Espainiako Estatuaren erantzukizunen inguruan landuko ziren gaiak aztertzeko esparrua ere izan zen.
Bideoan honako lagun hauek parte-hartzea jasotzen da: Laura Casielles (kazetaria eta idazlea, Arena en los ojos lanaren egilea); Irantzu Mendia Azkue (Hegoako zuzendaria); Gemma Arbesú (abokatua eta nazioarteko behatzailea); Elmami Brahim Ahmed Salem (AFAB Basiriren Seniden eta Lagunen Elkartea); Monika Hernando Porres (Bilboko Udala); Judeig Ahmed Lemadel (AFAPREDESA); Alba García (Sumar); Mikel Arruabarrena (EAJ-PNV); Diana Urrea (Bildu); Ebbaba Hameida (kazetaria eta idazlea, Flores de papel lanaren egilea) eta Juanma Balerdi (Euskal Fondoaren zuzendaria).
Jardunaldiko une hunkigarrienetako bat Rastros memorialaren aurkezpena izan zen. Hura Lab-Elemental eta Forward Films ekimenek egindako arte digitaleko instalazioa da. Lana basamortuaren izaera mugikor, aldakor eta mugagabean inspiratzen da, eta ispiluak, area, argiak eta soinua erabiliz, esperientzia sentsorial bat eskaintzen digu. Horretan, Pauk Ricoeur antropologo eta filosofoaren esaldi bat nabarmentzen dute: “Memoria hauskorra da, isilaraz daitekeelako. Isilune batzuk ez dira ahanztura, oroitzapenen aurkako indarkeria baizik”.
Informazio gehiago jardunaldiari buruzko albiste honetan.