Logo Hegoa
Bideoa txertatu
333 ikus-entzule | 2:41 minutu
Iturria: Hegoa Multimedia

Hegoako Dokumentazio Zentroa (CDOC)

Antolatzaile erakundea Hegoa
Mota Resúmenes de eventos y proyectos
Grabazio data 2022ko urtarrilaren 18a
Argitalpen data 2022ko ekainaren 28a

Hegoa Institutuaren Dokumentazio Zentroa (CDOC, UPV/EHU) garapeneko eta nazioarteko lankidetzako gaietan espezializatutako informazio eta dokumentazio zerbitzuak eskaintzen dituen gunea da.


BIDEOAREN TRANSKRIPZIOA

Bilbon bada leku bat, Zubiria Etxea, liburutegi bat duena; liburutegi horretara galderekin etorriko zara eta erantzunen batekin aterako zara, baina baita liburu, artikulu eta bestelako baliabideekin ere, eta galdera berriak sortuko zaizkizu.

CDOC da, Hegoaren Dokumentazio Zentroa; Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari buruzko Ikasketa Institutua da Hegoa.

Hegoaren CDOC zentroak ikasteko, irakasteko eta ikerketarako hainbat baliabide eskaintzen ditu: liburutegi digitala, hemeroteka- eta multimedia-zerbitzuak, eta atari espezializatuetarako sarbidea; guztiak ere, garapenaren eta nazioarteko lankidetzaren alorrekoak.

Era berean, kontsultarako aretoa, fotokopiagailua, eskanerra eta mailegu-zerbitzua ditu.

Zubiria Etxean, liburuak, dokumentuak eta aldizkariak topatuko dituzu, gaztelaniaz, euskaraz, frantsesez edota ingelesez, gai hauei buruz: giza eskubideak, geopolitika, gatazka eta bake-prozesuak, justizia soziala eta ingurumenekoa, HEZKUNTZA, teoria feminista eta dekolonialen ekarpenak, ekonomia sozial eta solidarioa, eta abar.

Liburutegi digitalean, bestalde, kontsultagai dituzu ia 22.000 erregistro bibliografiko, jakiteko, azken 30 urteetan, funtsezko zer ekarpen egin diren, garapenaren eta nazioarteko lankidetzaren eztabaidei eta analisiei dagokienez.

Gure erregistroak une oro eguneratzen ditugu, eta tesauro propio baten arabera sailkatzen ditugu; horri esker, bilaketa espezifikoak errazago egiten dira.

Dokumentazioaren zati handi bat euskarri digitalean dago eskuragarri, hala Liburutegi Digitalean nola hemeroteka- eta multimedia-zerbitzuetan eta atari tematikoetan.

CDOCeko baliabideak modu presentzialean erabil ditzakezu astelehenetik ostiralera Hegoan.
Zure bilaketan orientazioa behar baduzu edo material berria proposatu nahi baduzu, jar zaitez Hegoako lantaldearekin harremanetan CDOCen bertan, edo posta elektroniko edo telefono bidez.

Hementxe egongo gara; erantzunen batekin itzul zaitezen… bai eta galdera gehiagorekin ere.


Web: www.hegoa.ehu.eus/es/pages/cdoc

Lurvisualek egindako bideoa, http://lurvisual.com/

Temas

Formación, Biblioteca, investigación-acción-participativa, Investigación feminista, Centro de Documentación - CDOC, documentación, Universidad, Investigación